ZORROTZA Elkartasun gaua

Noiz / Cuándo:
12 de noviembre, 2016 | 00:00
2016-11-12T00:00:00+00:00

zorrotza

Barakaldoko hamabi gazte epaituak izango dira azaroaren 17an, Makala II gaztetxearen okupazioagatik usurpazio delitua leporatuta. Zorrotzako gaztetxean egingo dute elkartasun gaualdia, Obsesion Fatal eta Kaotikoren kontzertuekin.

Azaroaren 17an Barakaldoko hamabi gazte epaituko dituzte 2014ko irailean Makala 2 Gaztetxea okupatzeagatik, usurpazio delitua leporatuta. Fiskaltzak 21.600 euroko zigor ekonomikoa eskatzen die auziperatuei, eta isun horri aurre egiteko, Elkartasun Gaua prestatu dute Barakaldoko gazteek: azaroaren 12an Zorrotzako Gaztetxean Kaotiko eta Obsesion Fatal taldeen kontzertuak eskainiko dituzte, baita gau osoan zehar arituko den DJ-a ere.

Sarrerak aurrez 8 euroan eros daitezke Barakaldoko Carpe Diem pub-ean eta Bilboko Muga tabernan. Bertan erosteko aukera ere egongo da, 10 euroren truke. Lortutako etekin guztiak isuna ordaintzeko erabiliko dituzte. Okupazioa sustatu eta elkartasuna pizteko deia egin dute gazteek: “21.600 arrazoi 12ak absolbitzeko”.