ERREKALEOR. Gazteok eraikitzen JARDUNALDIAK

Noiz / Cuándo:
18 de junio, 2016 | 09:00 - 19:00
2016-06-18T09:00:00+00:00

errekaleor jardunaldiak

Hilabeteak pasa dira gazte mugimenduko espresio ezberdinetako hainbat kide Añorgan batu zirenetik. Usurbilen egin zuten bigarren geldialdia eta hirugarrenez egingo dute bat Errekaleorren egunerokotasunean lanean ari diren ildoetako gazteek.

Alternatibez hitz egiten hasteko unea dela iritzita, zita jarri dute datorren hilaren 18an Errekaleorren. Eraikuntza lanetan jarraitzeko eguna izango da hau. Ezinbestekotzat jotzen dute “autogestioa ipar hartuta” gazteek gazte bezala dituzten arazoi erantzutea. Prekarietatea gaitzetsi eta alternatibak eraikitzearen beharra azpimarratu dute, beste behin.

Arlo guztietan “ahal bezain alternatiba eta proiektu” sortu nahi dituzte eta horretarako baliatuko dituzte 2016ko udaztenean gazte mugimendu osoak elkarlanean antolatuko dituen topaketak. Izan ere, antolatzen ari den ildo bakoitzak bere bidea egin du eta Errekaleorrekoa  mugarri bat gehiago izatea nahi dute. Ekainaren 18an goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara biltzera deitu dituzte gazteak.

EGITARAUA

9:30-10:00
Sarrera
Izen-ematea eta mapeoak biltzea.
Prozesuaren aurkezpena eta balorazioa.

10:30-14:30
Lan-taldeak
Lan-talde bakoitzak orain arte izan duen ibilbidea.
Zein ondorio ateratzen ditugu? Proiektuen inguruko ideia zaparrada bat egingo dugu.
Hemendik aurrera, irailera bitarte, lan-taldeak nola funtzionatuko dugun eta nola antolatuko garen zehaztuko dugu.

14:30
Bazkaria

15:30
Topaketen dataren eta kanpainaren aurkezpena.

16:00
Mapeoen aurkezpena. Goizean jasotako mapeoak digitalizatu eta era bisual baten aurkeztuko dira.

16:30
Ideien zakua. Hemendik aurrera ateratzen diren proiektuen zirriborroak webgunean biltzeko proposamena.