BERGARA Natura gure ardura AHT-rik EZ!!

Noiz / Cuándo:
19 de marzo, 2017 | 10:00
2017-03-19T10:00:00+00:00

BERGARA

ZUHAITZAK LANDATU LURRA BERRESKURATU!

Martxoak 19, igandearekin, Bergarako Angiozarren AHTren aurkako zuhaitz landaketa burutzeko elkartuko gara. Dakizuenez, bertan euskal Y-aren korapiloa egin asmo dute baina zailtasun tekniko eta ekonomikoak tarteko, lanak atzeratzen ari dira.

Lurraren zein beste eredu sozialaren alde borrokatzen ari zareten talde nahiz gizabanako guztiak parte hartzera gonbidatuta zaudete. Aitzurrak eta katiuskak edo botak ekarri!

Hitzorduak:

-10:00. Labegaraieta polikiroldegia (Bergara).
-10:30. Angiozarko pilotalekua.

NATURA GURE ARDURA , AHTrik EZ!